zelaia

30 x 90
2012. urtea (urria)
*
Koadrilakoek nirekin etorri nahi zuten baina ezetz esan diet. Ez dut min hau inorekin partekatu nahi.
Umea galarazteko eman didaten botikak efektua egiten didan bitartean, ideia bakar bat dut buruan. Hemendik atera eta etxe aurreko zelaian dauden lore guztiak zapalduko ditut, zeharo eta betiko txikitu arte.