orkidea

35 x 27
2012. urtea (urria)
*
Euria ari du.
Aurtengo azaroa, azken urteotako hotzena dela diote.
Euria eta hotza.
Euria eta hotza, kalean.
Etxean berriz, nahiz eta berogailurik ez izan, goxo egotean da.
Etxeko epeltasuna.
Umeak oheratu eta euriari begira nago plastikozko orkidearekin batera.
Goxo-goxo gaude etxean.
Etxean.
Noiz arte, ordea?
Etxegabetze agindua arratsaldean iritsi zait.
Edozein unetan sarraila hautsi eta gure etxetik botako gaituzte.
Umeak eskolan daudela izatea nahi nuke!
Euria eta hotza, kalean.
Euria eta hotza, etxean.