![]() |
40
x 30
2012.
urtea *
|
“Utzi
hori! Hilda dago ta.”
Goizeko
seiak ziren eta etxerantz gindoazen lagunekin parranda luze bat egin
ondoren. Zabor-kontainer baten ondoan, geranio lehor bat lurrezko
loreontzi batean ikusi eta hartu egin nuen.
“Hilda
dago.” esan zenidan berriro eta aurrera jarraitu zenuen.
Hilda
zegoela ematen zuen, bai, baina adar baten punta berde zegoela
iruditu zitzaidan.
Frenaketa
hotsa entzuterakoan, gorputzaren kontra estutu nuen loreontzia eta
moto gorri horren azpian ikusi zintudan.
“Hilda
dago!”
Ikusi
ahal izango bazenu ze lore gorri polita eman duen gure geranioak!