basaloreak

30 x 40
2012. urtea (abuztua)
*
Maite zaitut! esan eta lore-sorta eman didazu autobusean, nire ondoan pasa zarenean.
Gurasoen harategira iritsi eta uretan jarri dut.
Juantxo maiteminduta dago, esan du amak irribarrez.
Downeko sindromea dugunok ezin garela ezkondu erantzun dio aitak, baina amak begia kliskatu dit.
Nik ere maite zaitut.