![]() |
40
x 50 zm.
2012.
urtea (iraila)
|
Txori goiztiarrenen txioak baino ez dira entzuten.
Eguzkiaren izpien berotasuna eskertu egiten da oraindik eta nagusitzen ari den argia txuria eta gardena da.
Lorategi guztiak politak zirela uste nuen, hau ezagutu baino lehen. Baita lore polit guztiek usain ona zutela ere.
Baina badaude usainik gabeko loreak.
Lorategi honetako loreek ez dute usainik.
Lorategi honetako belarrak ez du usainik. Ez, euria egiten duenean, ezta lorazainak mozten duenean ere.
Hiru metroko altuerako lau harresi grisek ixten dute lorategia. Lau harresi gris, trinko eta beldurgarri hauen hezetasun usainak, lorategiko belar eta lore guztien lurrina estali eta irensten dute.