![]() |
40
x 30 zm.
2012.
urtea (abuztua)
* |
Bart
gauean esan zenidan guztia edo ia guztia gezurra zela uste banuen
ere, egia izan zitekeela pentsatzen saiatu naiz gaurko eguna argitu
duen arte. Ametsak errealitate bihurtzen dira batzuetan.
Amets
batzuk egia bihurtzen badira, zergatik ez nireak?
Baina
esnatu naizenean eta nire ondoan zuk utzitako hutsunea baino ez
zegoela ikusitakoan, nire ametsak amets hutsak direla egiaztatu dut
berriro ere.
Nire
ametsa baino ez zara izan. Gau zoragarri bateko ametsa besterik ez.
Baso bat
ur behar dut biharamona arintzeko. Horrek burua argitzen lagunduko
dit.
Bihotza
alaitzen ere lagunduko zidalakoan jaiki naiz.
Eta
halaxe izan da.